Komunikazio extranetaren erabilpen baldintzak

  • 1. EXTRANETAREN HELBURUA

    Posta elektronikoak, intertzeptazio kasuan, ez du bidalitako informazioaren konfidentzialtasuna bermatzen, enkriptazio informatika-teknikak erabili ezean.

    Extranetaren helburu nagusia gure bezeroei bidaltzen diegun informazio konfidentziala babestean oinarritzen da batez ere, horrela indarrean den datu pertsonalen babeserako araudia konplituz.

    Plataforma honen bitartez egiten den informazio komunikazioa, komunikazioen zifratze edo enkriptazio protokolopean egiten da, informazioaren trasmisio eta deskargan zehar honen konfidentzialtasuna bermatzen dutenak.

    Halaber, Extranetak bezeroari bere dokumentaziorako sarbide dinamiko eta bizkorra eskeiniko dio, beharrezko segurtasun bermeen galerarik gabe, gestioaren kalitatea hobetuz.

  • 2. TITULARREN KONTAKTU-DATUAK

    Informatzen zaitugu komunikazioen extranet honen titularra dela:

    Izen sozial: BRINTZA, SL

    Helbidea: Urbieta, 15 - 20120 Hernani-Gipuzkoa EspaƱa

    Telefonoa: +34 943 33 12 67

    Helbide elektronikoa: brintza@diamaweb.com

  • 3. EXTRANET ERABILTZAILEAREN BALDINTZAK.

    Brintza aholkularitzaren bezeroentzako Extraneterako sarrerak, "Bezero", izaera esleitzen dizu, hurrengo erabilera baldintzen berariazko onarpena dakarrena.

    Tresna honek zure erakundearen dokumentazio konfidentziala gordeko duenez, Erabiltzailea izan behar da beraren legezko ordezkaria, edo honek espres emandako baimena eduki behar da Extranetera sartzeko. Ez bazara erakundeko legezko ordezkaria ez duzu behar adina baimenik, Extranetetik irten beharko duzu berehala.

  • 4. ERABILTZAILEAREN BETEBEHARRAK..

    • 4.1. Erregistroa eta sarbide kontrola.

      Erabiltzaileak bere erregistroa burutu beharko du Extraneteko bere postontzi pribatura(aurrerantzean "postontzia") sartu ahal izateko. Horretarako Brintza aholkularitzak Erabiltzaileak emandako helbide elektronikoa, identifikazio bat eta pasahitz pertsonal eta besterenezina bidaliko du. Behin hau jasota, segurtasun arrazoiak direla eta, Erabiltzaileak 72 ordu dauzka bere kontua aktibatu eta pasahitza aldatzeko Extranetera sartzen den lehen aldian, hurrengo baldintzen arabera:

      • 4.1.1.Pasahitz moduan ez da erabiliko ez Erabiltzaile kodea, ez kodearen parte diren karaktereen bariazioak.

      • 4.1.2.Pasahitz moduan ez da erabiliko Erabiltzailearekin zuzenean erlazionatutako informazio bakuna, hala nola izenak, abizenak, telefono zenbakiak, helbidea, senitartekoen izenak, edo hauen bariazio edo akronimoak.

      • 4.1.3. Erabiltzaileak ez du pasahitza gordeko dokumentutan idatzita, ez paperean, ez dokumentu elektroniko irakurgarrietan.

      • 4.1.4. Erabiltzaileak ez dio pasahitza inori jakinaraziko

    • 4.2. Pasahitz eta identifikadoreen babesa.

      Erabiltzaileak Extraneta modu arduratsuan erabiltzeko eta sarbide-pasahitza sekretuan mantentzeko konpromisoa hartzen du. Ondorioz, Erabiltzailea da jasotako pasahitz edota identifikadoreen konfidentzialtasun eta beharrezko babesaren arduradun, horrela hauek beste inori ez emateko, aldi baterako nahiz behin betirako, eta sarrera ez baimentzeko konpromisoa hartzen du. Bitarteko ez-legitimoren batek zure identifikadore eta pasahitza legez kanpoko erabilera edo sartzera burutzeko erabiltzen badu, erabiltzailearena izango da erantzukizun osoa.

    • 4.3. Gertakarien jakinarazpenak.

      Erabiltzaileak berehala jakinarazi beharko dio Brintza aholkularitzari, erabilera baldintza hauen 2. puntuan adierazitako telefono edo helbide elektronikoan, bere identifikadore eta pasahitzarekin erlazionatutako edozein segurtasun arazo, baita Extranetean gordetako informazioaren segurtasunari eragin diezaiokeen ezagutzen duen edozein gertakizunen berri eman.

      Erabiltzaileari jakinarazten zaio, segurtasun arrazoiak direla medio, bost saialditara mugatzen direla Extraneteko sarbide saiakera okerrak. Ondorioz, saialdi hauek gaindituz Erabiltzaileak bere kontua blokeatzen badu, Brintza aholkularitzarekin jarri beharko du kontaktuan identifikadore eta pasahitz berriak esleitu diezaizkioten.

      Modu berdinean jokatu beharko du Erabiltzaileak bere pasahitza ahaztean, bitartekoren batek ezagutzen duela susmatzen duenean edo Extranetera sartzera baimentzen duen karguan behin betiko edo aldi baterako ordezkatua denean.

    • 4.4. Baja jakinarazpenak.

      Extranetean baja ematea espresuki Erabiltzaileak eskatu beharko du erabilera baldintza hauen 2. puntuan adierazitako helbidean.

  • 5. ERANTZUKIZUN ERREGIMENA

    • 5.1. Erabiltzaileak ez du: birus, programa, makro edo inolako karaktere sekuentziarik sartuko Extranetaren sistema informatiboak aldatu edo kaltetzeko helburuarekin; beste Erabiltzaile batzuen sarrera oztopatu baliabide masiboen bitartez; Brintza aholkularitzaren kontratuzko konpromezuak eta jabetza intelektuala, edo bitartekoen ohorerako, irudirako eta intimitaterako eskubideak, kaltetu ditzaketen ekintzak burutu Extranetaren bitartez; bidegabeko leia eta publizitate ekintzak burutu.

    • 5.2. Extraneta erabiltzeko, Erabiltzaileak erregistroa burutu beharko du, ondorioz, hau egiazko informazio legala emateko erantzulea izango da. Erabiltzailea da jasotako pasahitz edota identifikadoreen konfidentzialtasun eta beharrezko babesaren arduradun. Erabiltzailearen ardura izango da bitarteko ez-legitimoren batek haren identifikadore eta pasahitza, erabiltzaileak galdu edo arduratsuki erabili ez dituelako, Extranetaren legez kanpoko erabilera egiteko erabiltzen badu..

    • 5.3. Zure pasahitzen lapurketa, galtze edo baimendu gabeko erabilera ematen daba, Erabiltzailea izango da berehala Brintza aholkularitzari jakinarazteko arduraduna, hura baliogabetzeko helburuarekin. Brintza aholkularitza ez da inola ere baimendu gabeko bitartekoek egindakoaren erantzule egingo Erabiltzaileak aipatutako jakinarazpena eman arte.

    • 5.4. Brintza aholkularitzak adierazten du, bere baliabideen eta teknologiaren egoeraren arabera, Extranetaren funtzionamendu zuzena eta birus eta osagai kaltegarrien eza ahalbidetzen duten neurri tekniko eta antolatzaileak hartu dituela, hala ere ezin du ziurtatu/ezin da erantzule izan: (a) Extranetaren jarraitutasun edo erabilerraztasun etengabea; (b) okerren gabezia; (c) birus edota bestelako osagai kaltegarrien gabezia; (d) hartutako segurtasun neurrien; (e) Extranetaren segurtasun sistemak urratzen dituen edonork sortutako min edo kalteak

    • 5.5. Eguneratze, hobekuntza, erreparazio edo mantentze operazioak egiteko Brintza aholkularitzak Extraneterako sarrera denboraldi batez eta aldez aurretik jakinarazi gabe eteteko eskubidea erreserbatzen du. Beraz Erabiltzaileak, zehazki kontrakoa itundu ezean, zuzen edo zeharkako edozein arduretatik salbuesten du, Extranetaren funtzionamenduaren aldi baterako etenaldiei dagokienez Brintza aholkularitza.

    • 5.6. Extranetaren erabilgarritasuna Brintza aholkularitzaz kanpoko faktoreek baldintza dezakete, hala nola telekomunikazio sareen jausaldia eraso informatiko edo energia akatsengatik...Brintza aholkularitzak ez dauka hauen gaineko inolako kontrolik. Erabiltzaileak baldintza hau ezagutzen duela adierazten du eta Brintza aholkularitza Extranetaren erabilgarritasun faltarekin erlazionatutako edozein ardura zuzen edo zeharkakoaz salbuesten du.

    • 5.7. Brintza aholkularitzak Extranetaren bidez kudeatutako zerbitzuak bukatutzat eman ditzake aldebakarreko moduan, 30 egutegi-eguneko aurreabisuarekin, Erabiltzaileak ez dauka arrazoi honengatik inolako kalte-ordainke eskatzeko aukerarik.

    • 5.8. Erabiltzailea da Extranetan sartzen dituen dokumentua, informazio, komunikatu eta artxiboen arduradun bakarra, ondorioz, Brintza aholkularitza ez da egingo datu, dokumentu edo artxibo oker edo faltsuak edo bitartekoen intimitatea, ohorea, norberaren irudia edo jabetza intelektuala edo industriala urratu dezaketen dokumentuaren sartzetik eratorritako inolako kalteren erantzule bitartekoen aurrean.

    • 5.9. Erabiltzaileak bere postontzian dauden edukiak gutxienez astean behin kontsultatu eta deskargatzeko konpromisoa hartzen du.

    • 5.10. Erabiltzaileari jakinarazi zaio eta erreserba gabe onartzen du bere postontzia ez dela inolaz ere dokumentazio biltegi bat, ezta segurtasun kopiak edukitzeko ordezko sistema bat ere. Beraz, zure dokumentuak aurreko atalean ezarritako gutxieneko maiztasunarekin deskargatu beharko dituzu.

    • 5.11. Hiru hilabeteko epea pasa ondoren Brintza aholkularitzak postontzian kokatutako dokumentazioa behin betiko borratzeko eskubidea gordetzen du.

  • 6. JABETZA INTELEKTUALA

    • 6.1. Extraneten sarbide edo erabilerak ez dakar berekin inolaz ere intelektual edo industrial jabetzaren eskubideen uko egite, igortze edo erabateko edo partzial lizentziarik erabiltzailearentzat.

  • 7. DATU PERTSONALEN BABESA

    • 7.1.Abenduak 13ko 15/1999 Lege Organikoa, Datu Pertsonalen Babeserako Legea (aurrerantzean "RGPD"), beteaz Erabiltzailea informatzen da eta bere datu pertsonalak artxibo batetara(Brintza aholkularitza) pasatzea eta Extranetaren Erabiltzaile bezala erregistratzeko erabiltzea onartzen du.

    • 7.2.Zure kontaktu datuak modu mugagabean gordeko dira Brintza aholkularitza rekin erlazionatutako informazioa bidaltzeko, baita honekin kolaboratzen duten edo kolaboratu dezaketen bitartekariek bidaltzeko. Aholkularitzak ez dizkio inolaz ere bitartekoei zure datuak emango bezeroaren agindua izan ezean. Bidalketa hauek ohiko kanaletik zein kanal elektronikotik burutu ahalko dira, beti ere zure datuak nahi duzunean Brintza aholkularitza helbidean deuseztatzeko eskubidea urratu gabe.

    • 7.3.Erabiltzaileak bere datu pertsonalen trataera ikusi, aldatu, deuseztatu edo kontra egin nahi badu, hala egin dezake bere eskaria N.A.N.aren fotokopia batekin batera erabilera baldintza hauetan jasotako Brintza aholkularitzaren helbidera bidaliz.

    • 7.4.Brintza aholkularitza ez da inoiz eskainitako datuen legaltasun, egiatasun eta zehaztasunaren erantzule izango. Erabiltzailearen ardura esklusiboa izango da Brintza aholkularitzari hauetan emandako aldaketen berri ematea.

  • 8. KONFIDENTZIALTASUNA

    • 8.1. Alderdi biek guztiz ezkutuan mantendu beharko dute Extranetaren bitartez kudeatutako zerbitzuen gauzatzean eskura duten informazio konfidentziala. Konfidentzialtasun betebehar hau bertan mantenduko da baita Brintza aholkularitza eta Erabiltzailearen arteko erlazioak behin amaituta ere.

    • 8.2. Alderdia bien hurrengo konpromisoak hartzen dituzte: informazio konfidentziala ez hedatu, ezta argitaratu ere, ez zuzenki, ez bitarteko enpresa edo pertsonen bitartez; beste alderdiaren idatzizko baimen espresurik gabe informazioa ez eskuragarri jarri bitartekoentzat.

    • 8.3. Trukatutako edozein informazio bere jatorrian du jabetza esklusiboa. Alderdi batek ez du bestearen informazioa erabiliko berezko erabilerarako.

    • 8.4. Betebehar hauek ere derrigorrezkoak izango dira langileentzat, alderdi bien ardura izanik hauek betebehar horiek ezagutu eta betetzea

    • 8.5. alderdi biek baldintza hauetan ezarritako konfidentzialtasunari lotutako betebeharrak jakinarazi beharko dizkiete euren langileei, betebehar hauen konplimendua ziurtatzeko behar adina diren dokumentuak sinatuz.

  • 9. IRAUPENA ETA ALDAKETA

    • 9.1. Erabilera baldintza hauek ezarri beharrekoak izango dira Erabiltzailea Extranetean alta emanda dagoen bitartean, horrela honen bitartez kudeatutako zerbitzuak eskura izanik.

    • 9.2. Erabilera baldintza hauen urratzeak, Brintza aholkularitzari Erabiltzaile arau-hauslea Extranetean bajan emateko eskubide bidebakarra emango dio, 15 egutegi-eguneko epeko aurreabisu batekin bere jokaera konpontzeko, Erabiltzaileak emandako helbide postal edo elektronikoan jakinaraziko dena, bi alderdiek jakinarazpenentzako egokitzat dutena.

    • 9.3. Erabiltzaileak bere jokaera berdinarekin jarraitzekotan, edota arau-haustea konponduezina bada Brintza aholkularitzak Extranetean bajan emateko erabakia jakinaraziko dio Erabiltzaileari, hamabost egutegi-eguneko epea emanez bere ardurapean dauden artxiboak bertatik ateratzeko. Behin epe hau pasata, Brintza aholkularitza artxibo hauek suntsitzera ekingo dio,Erabiltzaile arau-hauslearen kontra burutu ditzakeen balizko erreklamazioei kalterik egin gabe.

    • 9.4. Brintza aholkularitzak erabilera baldintza hauek guztiz edo partzialki aldatzeko eskubidea gordetzen du. Brintza aholkularitzak, 30 egutegi-eguneko aurrerapenarekin, Erabiltzaileari, erregistroan emandako helbide elektronikora, baldintza berriak bidaliko dizkio, aztertzeko eta ondoren bere onespena emateko, proposatutako baldintza batzuk negoziatzeko edota baldintza berriak errefusatzeko, azken kasu honetan automakiko galtzen da Erabiltzaile izaera. Aipatutako epea pasatzen bada eta Erabiltzaileak ez badu bere ezezkoa eman, baldintza berriak ezartzeko moduan daudela ulertuko da, isileko erabaki bezala.

  • 10. JAKINARAZPENENTZAKO HELBIDEA

    Erabiltzailea, erabilera baldintza hauen harpidetzaren bitartez, onartzen du Extraneta Brintza aholkularitza eta errepresentatzen duen bezeroaren arteko jakinarazpenentzako baliozko lekutzat hartzen da, ondorioz, astero bertako dokumentazioa deskargatu eta egiaztatzeko konpromisoa hartzen du. Erabiltzaileak argi eta garbi onartzen du Brintza aholkularitzak Extraneteko bere postontzi pribatuan jarritako dokumentazio guztia ondo egiaztatutzat hartuko da.

  • 11. BALIOZKO LEGEDIA ETA JURISDIKZIO-ESKUMENA

    Brintza aholkularitza eta Erabiltzailearen artean ezarritako erlazioak baliozko legedi eta eskumeneko jurisdikzioari dagozkien indarrean dauden arauetan agindutakoaren arabera zuzenduko dira. Ordea, araudiak alderdiek foru bat egiteko aukera aurreikusten duen kasuetan, Brintza aholkularitza eta Erabiltzailea, beste foruei zuzenean uko eginez, dagokien Tribunal eta Auzitegien aurrera jo beharko dute.